News: the Basque presentation |
[Home]
[The story]
[Cast & Crew] [Script 2 Movie] [Backstage] [news index] [previous news] [next news] |
"Bernardo Bertoluccik ongi ezagutzen du Donostiako Zinemaldia. Oraingoan Besieged izeneko filma aurketzu du Sail
Ofizialean lehiaketatik kanpo, eta bertan Thandie Newton aktoreak bere senarra Afrikan atxilotu ondoren, Erroman, David
Thewlisek gorputzen duen piano jole baten etxe zaharrean bizi den emakumearen papera egiten du.
Ez dago elkarrizketa askorik filmean. Bertoluccik dioenez, kontutan izan du zineak azken aldi honetan izan duen aldaketa
handia, neurri handi batean teknologia berriek eragindakoa, eta beste alde batetik etengabe galdetzen dio bere buruari zer
den zinea, ez baitu istoriorik errepikatu nahi. Pelikula telebistarako egin behar zuten, baina azkenean pantaila handira eramatea
erabaki zuten eta zuzendariak zinearen hasierara itzuli nahi izan zuen; jakina denez, hastapenetan zinea mutua zen. Horrez gain,
pertsonaia lotsatiak izateak ere nolabaiteko eragina izan du elkarrizketa gutxi azaltzeko orduan.
Erroman erbesteraturiko emakumearen papera egin zezaketen aktoreen bila ibili zen Bortolucci Londresen, eta Thandie Newton ikusi
bezain laster jakin zuen berarentzat zela.
Bukaera irekia du filmeak. Egilearen irtziz, ikuslea da istorioa osatu behar duena, eta gainera garrantzizkoena, dioenez, amakumearen ogoera zaila adieraztea zen, ez bukaera jakin bat eskaintzea. Filmeak egiten dituenean errealitatearen zerbitzuan dagoela dio Bertoluccik, "kamerak aurrean daukana,
errealitatea, baino ez baitu hartzen". Beste alde batetik, zuzendariaren inspirazioaren iturrietako bat politika da, hirurogeietan eta
hirurogeita hamarreatan garrantzi handia zuena, nahiz eta gero, larogeietan, zertxobait leundu. Besieged filmean kulturen
arteko kontrastea, txokea, azaltzen da oso modu garbian musikaren bidez, alde batetik musika kasikoa eta bestetik afrikar jatorrikoa."
Festival- revista oficial, 1998ko iraliak 21