Site hosted by Angelfire.com: Build your free website today!

Euskal etxea

Etxea da euskaldunon babestoki sagaratua. Euskal foruek etxea justiziaren bortxaren aurka babestu zuten. Etxearen eremua jabetza adierazten duen teilak mugatzen du. Batailatu gabeko ume hilak baratzean lurperatu ohi zituzten, baina beti teilatupeko alorrean. Etxearen babesgarritasun bera soma dezakegu honoko ohituran:
Umea batailatu baino lehen etxetik atera behar bazuen emakumeak, buru gainean teila eraman ohi zuen. (G, Zarautz, neuk jasoa)
Estekak:
Bizkaia net webgunean Baserri eta burdinolak. Arkitektura zibila. Artea Bizkaian
Iñaki Agirre