Gabon kantak
Olentzero
Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin ikatz egitera
Aditu duanian, Jesus jaio dala
laisterka etorri da, berri ematea.
Horra, horra, gure Olentzero
pipa hortzetan dula eserita dago
kapoiak ere baitu arrautzatxuakin
bihar meriendatzeko
botila arduakin.
Olentzero guria ezin degu ase
bakarrik jan dizkigu
hamar txerri gazte
saieski ta solomo
majina bat heste
Jesus jaio da eta
kontsola zaitezte
Horra,
Gabonak Gabonak
Gabonak Gabonak, hau zoriona!
Bertsotan ari zaigu gaur aitona
A ja, ja barrezka dago amona
Bizartxuri, bizartxuri
mendigainak zuri zuri
zorionak, zorionak
bertan ditugu Gabonak
Tximini zulotik norbait sartu da
mutur beltz begi gorri aiba lio!
Olentzero dala halaxe dio.
Bizar zuri, bizar zuri
Laister Urteberri, gaur Olentzero
alfer-ontzi, mozkor eta tripero
nor dago sutondoan bero-bero
Mendi aldetik
Mendi aldetik datoz
artzaiak, artzaiak
bildots bana harturik
bizkar gainean (bis)
Gabon gauean kanta
kanta aleluia, kanta aleluia
Aleluia Gabon gauean kanta
kanta aleluia, gauean
Haur txiki bat jaio da
Belenen, Belenen
guztion Jainkoa da
poztu gaitezen (bis)
Gabon gauen kanta
Alaken alaken
Alaken (txin pun), Alaken (txin pun)
ala-pikula-tunb/pailen
errespun-dela-pikula-tunba
Jesus, Maria, Jainkoa zen (bis)
Adiskideok, ikusi dezute,
zelai horietan artzaiak,
artzai txiki, artzain haundi,
artzain mutur leunak (bis)
ALAKEN,
Etxetxo txiki honetan
Etxetxo txiki honetan
jotzen det atea (bis)
ireki al badezu
amandre nerea (bis)
Atez ate zure bila nabil ni (bis)
atoz, goazen, adora dezagun
Belenen jaio dan
Haur eder hori (bis)
Joxepe gizon ona
harotza zera zu (bis)
Haurtxo txiki honentzat
seaska egizu (bis)
Atez, ate zure
Din dan don
Din dan don, din dan don
Eguberri on!
Zorion, zorion
gabonak, din-dan, don!
Din dan don, din-dan don!
Eguberri on!
Zorion, zorion, gabonak gabon!
Izar bat hasi da dizdizka zeruan
berri onak zabaltzen
ari zaigu munduan.
Jaio da, jaio da,
Jaunaren Semea
askatxo batean dago,
lastoen gainean
Din, dan, don
Hator, hator, mutil etxera
Hator, hator, mutil etxera
gaztaina ximelak jatera
Gabon gaua ospatutzeko
aitaren eta amaren onduan
ikusiko dok aita parrezka
amaren poz atsegina
Eragiok mutil aurreko danbolinari
gaztainak erre artian
gaztainak erre artian
txipli, txapla, pun !
Gabon gaua pozik igaro deigun
Ingelesez
Gomezago
Gomezago buru haundi
nork harrapatu du
arrai(n) hori?
bart arratseko ordubietan
itsasoaren erdian?
Beste aldaera:
Olentzaro begi gorri
nun (h)arrapatu du arrai(n) (h)ori?
Getari(a)ko (h)arkaitzetan
gau erdiko (h)amabitan
(G, Zarautz)
eta beste bat:
Olentzero begi gorri
nun atzitu/a(u)rkitu dek arrai(n) (h)ori?
Zubi aurreko erreketan
bart arratseko (h)amaiketan
(G, Zarautz)
Eta beste bat:
Onentzaro begi gorri
non harrapatu dek
arrai(n) hori?
Zurriolako arroketan
bart arrantzeko hamaiketan
(G, Donostia)
Koadrilak baserritar janzkeran etxez etxe abesten joan ohi dira, puska biltzera. Horrela eskatu ohi da aginaldo:
Aginaldo! Aginaldo!
Beste kalean San Fernando!
(G, Zarautz)
Hobetu kantatu degu
Hobeto kantatu degu
askoz ere gaur baino
Jaingoikoak lagun deigula
datorren urteraino
Iñaki Agirre