Haur bihurrei ere esan ohi diete kontuz ibiltzeko, bestela Hamalau. Baliteke beheko hamalau-zakuarekin zerikusia izatea.
Hamalau indartsuak ezezik gazte kementsua da. Ez du inoren beldurrik. Entzun ipuin honetan nola lortu zuen zeruratzea:
Askotan munduan bezala baziren ama seme batzuek. Mutiko harek bazuen hamalaur gizonek bezainbat indar, baina jan behar zuen hamalaur gizonek bezainbat.... Arribatzen da ifernurat eta debruek ikhusi zutenian orainon Hamalaur zela, lasterka ateak zerratu ziztuzten.... Arribatzen da zerurat. Han ateak zerratuak ziren. Zer egiten du Hamalaurek? Gako zulotik pasa arazten du bere zakua, eta erraten dio zakuaren barnerat gan nahi duela. Erran orduko sartzen da eta han dago beti ate zokuan. Ganan zarenean zerurat, emazu ongi kontu, han ikusiko duzu.