Site hosted by Angelfire.com: Build your free website today!

Lamia

Lamienganako sinismena itsasorantz areagotzen da. Hego Araban edo Hego Nafarroan ez dute ezagutzen.Aitzitik, Errioxan bai, Ezkarai inguruan. Kostaldean lamiak gerritik behera arrain dira.

Ez dute kandelarik behar, ahotik egiten baitute argia. Oilarrak kantatu arte ibiltzen dira gauez.

Behin Izpurako Laustania jauregia eraikitzea galdegin zien Laustaneko jaunak laminei. Laminek baietz, eta lanari lotu Jaunaren arima hartuko zutela saritzat. Ahapatetik elgarri zioten: "To, Gillen! Harzak, Gillen! Emak, Gillen!". Laminek azken harria eskuetan zutela: "To, Gillen! Harzak, Gillen! Azkena duk, Gillen...".

Eta orduan zuen Jaunak ixtupa bati su eman, oilarra jatzarraraziz. Laminek ihes egin zuten, azken harria ondoko ur-handira botaz, geroztik nehork ez duelarik hortik atera (ur zolan da beti, laminek aztaparrez dauzkatela...), eta Laustaneko jauregiak harri bat eskas izan du betiko denboretan.

Bidarraiko zubia, Ifernuko zubia gau batez eraiki zuten laminek. Eta hona zer erraiten omen zuten: "haugi hunat Gilen, harzak hori Gilen, tira-zak Gilen, pusa-zak hori Gilen, emak hori Gilen". Oilarrak goizegi kantatu zuelako, harri bat egundaino emaitekoa da.

Mendian, kobazulo, osin eta erreka batzuen ondoan erideniko urrezko orraziak beraienak dira. Batzutan lehortzen utzitako izarak beraienak direla uste dute. Behin Lanbrebeko etxe-andereak izara bat ostu zion lamia bati. Gauez atezulotik lamiak etxe-andereari esan zion; Lanbrebeko etxe-anderea, non duzu nire anda-izara?


Gehiago jakiteko
Légendes basques / Jean Barbier.Elkar, 1983

Ixtorio mixterio latzak. PAE Tradition orale en Pays basque, 1989


Iñaki Agirre