Mari
Mari andere ederra da, dotorea, apainduta. Lur azpian bizi da, beheko munduan, zenbait
haitzuloetan. Beterrian Aiako Arriko Mari dazagute. Bi etxe omen dauzka, bata lehorrean, eta
bestea itsasoan, Jaizkibelen. Bizileku batetik bestera joaten nabari izaten da. Bidaia hauetan hegan doa, eta eite ezberdinak
erakusten ditu.
Ikazkinak eta gorputz liraineko emakumea
Ataun-Aia auzotik gertu dagoen Sasterri mendian bada bi bide dituen leize bat; bide
horietatik bat luzea eta ibili erraza da; bestea oso neketsua; putzu sakon batek jarraitzea
galerazi egiten baitu. Inguru haietan lanean ari zen ikazkin talde batek putzu hortatik ateratzen
zuen behar zuen ura. Egun batez, haietako bat joan zen bere pitxarra(re)kin leizera, eta
ikaraturik eta urik gabe itzuli zen, barru hartan emakume bat azaltzen zela esanez. Gero,
taldeko buru zen bat joan zen txarroarekin leizera; baina hau ere ikaraturik eta urik gabe
itzuli zen, leizeko sarreran gorputz liraineko eta apain jantzitako emakume bat zutik zegoela,
esanez; haren ustetan, Marimunduko izango zela.
Mari Mururako
Mari oso neska ederra zen. Besaingo "Burugoena" baserriko gazte batekin ezkondu zen.
Zazpi seme-alaba izan zituen. Bera ez baitzen kristaua, ez zituen bataiatu. Egun batez, bere
senarrak herriko elizara eraman nahi izan zuen Mari bere seme-alabekin batera. Orduan Mari,
su-garren erdian, Murumendiko arkaitzera joan zen hegan; bitartean ala zion: ‘Ne(r)e umeek
zerurako, (e)ta ni o(r)ain muruako’ eta Murumendiko bere bizi-leku zaharrean sartu zen.
Estekak:
Mari eta bere familia, ingelesez
Iñaki Agirre