Nekazaritzatik luzaro bizi diren eskualdetan, aldiz, honoko izena jarri diote otsoari: garcía. Pertsona izenak animaliei jartzea ez da harritzekoa Europan, euskaraz azeriaren izena horrela sortua baita, latinezko Asenarius-tik. Are gehiago, prantsesez renard izena era beretsuan hartu zuten. Gartzia izenak, halere, hartza adierazi nahi zuen euskaraz.
Otsoaren irudia askotan erabili da euskaldunon etsaia adierazteko, espainiarra edo prantsesa. Bereziki espainiarra, agian honen aspaldiko ezizena beltza izan baitzelako. Edo eta, akaso, domvit vascones lelopean euskaldunak menperatzen hainbestetan saiatu ziren gotoek ulf, otso ezizenaz ezagutzen zituztelako haien buruzagiak. Adibidez, Telesforo Monzonek idatzitako eta Peio Ospitalek eta Pantxoa Carrerek gartsuki abestutako Batasuna olerkian:
Aupa gizona, jeiki mutil! atzar emazte (e)ta neskatil! borrokarako dei eginaz irrintzi bat dabil! Euskal Herria diagu zai(n), presoak eta hilak ere bai! abertzale izan ezkero gaur, gauden denok anai! Borrokari, luza zaidak eskua! Huna hemen nerea zabalik! Euskaldunon banan-banan hiltzea, otso beltzak ez dik beste nahirik! Euskadiren alde loturik bagare, goaz borrokara! Nagusituko bait gare! Gerokoak geroko utzi! Gaur Herriak ziok: nahi diat bizi! Otso beltza gauaren gauaz heldu... artzainak zebiltzala kalakan... goizean goiz, odolez gorrituak hamaika ardi hilak belarditan. Artzai(n) kalakari, atsoak iduri, har makila eskuan eta lotu etsaiari! anaien aurka ez habila! otso beltzarentzat atxik makila! Agur, agur! Andere askatasuna! Agur, agur! Biharko Euskadi! "iguzkitan dantzatuko gaituzu" errana diot maiteñoari! besoak loturik ez dugu pestarik nola dantzatuko biok belaunikaturik? lehenik urratu gatea gero libro izanen dantza egitea.Zentzu beretsuan irakur ditzakegu Gabriel Arestiren lerro ezagun hauek:
Nere aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatiaren kontra,
lukurreriaren kontra,
justiziaren kontra
defenditu eginen dut
nera aitaren etxea.
Galduko ditut
Aziendak
soloak,
pinudiak;
galduko ditut
korrituak,
errentak,
interesak,
baina nere aitaren etxea
defendituko dut.
Harmak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nere aitaren etxea;
eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoarekin defendituko dut
nere aitaren etxea;
besorik gabe
bularrik gabe
utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
nere aitaren etxea.
Ni hilen naiz,
nere arima galduko da,
nere askazia galduko da;
baina nere aitaren etxeak
iraunen du zutik.