Prakagorriak
Prakagorriak edo galtzagorriak deabru txikiak dira. Dena den, askotan jator ageri izaten dira euskal usadioan. Hala nola,
Benito Gastañagaren ipuin honetan (ingeles itzulpenetik berreuskaratua):
Egun batez, errekasto batean ondoan, bere bilo polita orrazten ari zen
lamiari inguruan zebilzkion prakagorriek intziria entzun zuten sastraka
artetik. Bertaratu zirenean, prakagorririk zaharrenak antzeman zuen:
- Gizakume bat da hori.
Kapagorriak ere deritze. Kapagorridun, aldiz, Hattani berari dagokiolakoan nago. Hiru-adarrekoak, ordea, ez dira batere adiskidetsuak.
Estekak:
Ipuinaren ingeles itzulpena, Buberrenean.
Hiru-adarrekoak
Mendi artean, baso ilun eta ozpeletan, gaizkin batzuk daude. Gutxi dakigu horiei buruz, baina ingurukoek esango dizute:
- Hara joango zarela? Kontuz ibili, hiru-adarrekoak agertuko zaizkizu eta!
Iñaki Agirre