Bakegilearen oda
Ez dakit bake egileen hotsak
noraino joango diren
Hots hutsen aurka aspaldidanik
aseguru jarri arren
Bakea nahi ez dutenak dio
dituztela urkaturen
Tiroka hasi behar ezkero
ez dira beldur inoren
Gauez ta atzetik badatoz eta
bien karguak hartzera
Mozolo hutsak bake suari
esaten dio bai zera
Geldi-iltzerik diotenean
etortzen dira hiltzera
Bakea(re)n hotsa ixil-ixilik
iritsi da hilotzera
Bakegile makala herri bitxi honetako bakegileak bare ditzana!
Mario Benedettiren idazki batetik
Bilbon, La Amistad kalean, 1997ko irailean espainiar poliziek eraildako Gaizka Gaztelumendi eta Jose Migel Buztinza gudarien omenez. Gogoan zaituztegu.